DMCorporativewww.ibarrakoudala.net

"IBARRA, AZOKA eta PIPARRA" azoka

Ibarra, azoka eta piparra izenburuarekin dator, aurten, Ibarrako azoka, Hauspibarra Kultur Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin eta Zubelzu Piparrak, Txumitxa eta Piparraren Kooperatibaren babesarekin. Irailaren 26an izango da.

 

Bi gunetan banatuko da azoka:

 

1 GUNEA: Emeterio Arrese Parkea

Hemen izango da, Xepla Elkartearen eskutik, Euskal Herriko Piparraren 6. Lehiaketa Gastronomikoa. Duela lau urtetik nazio izaera du eta lurralde bakoitzak ordezkaria izan dezan, antolatzaileek 7 lehiakide gonbidatuko dituzte, bat lurralde bakoitzeko. Guztira, 22  bat lehiakidek hartuko dute parte, horietako asko ingurukoak.

 

Eguerdi partean, Tolosaldeko XIII. Ezti-txapelketa egingo da. Bestalde, postuak egongo dira inguruan, jaki eta edariz beteak: mermeladak, pateak, gazta, gozo gauzak... Eta talorik eta sagardorik ere ez da faltako, momentuan tripa bete nahi duen harentzat.

 

Gune honetan nabarmendu behar da, era berean, azienda edo ganadua hartzen duen lekua. Hortxe izango dira ikusgai Ibarrako baserritarrek ekarriko dituzten behiak, txekorrak, zaldiak, txerriak, ardiak, ahuntzak...

 

Azoka egun osokoa bada ere, gune hau eguerdira arte egongo da zabalik.

 

2. GUNEA: San Bartolome plaza

Artisautzak beteko du plaza, eguerdia bitartean egongo dira ikusgai: loreak, zeramika, kristala, kamisetak, egurra (bastoiak, erlojuak, gurdiak...) eta Kultur Etxeko tailerretan landutakoak: pintura, ehoziri edo bolilloak... Adierazi behar da ez dela produktu erakuste hutsa izango; alegia, artisauek beren lana nola egiten duten ere azalduko dute. San Bartolome Parrokia bisitatu nahi duten persona guztientzat irekita egongo da, eta bertan, Ibarratik Misio Taldeak laguntzen dituen proiektuen inguruko erakusketa eta informazioa jaso ahal izango da.

 

Eguerditik aurrera plazan izango da giroa antolatzen eta laguntzen aritu direnek bazkaria izango dute bertan, postuak jarri dituztenekin eta lehiaketan parte hartu dutenekin batera. Eta egunak hala eskatzen duenez, herriko trikitilariek eta dultzaineroek girotuko dute herria.

 

Aukera polita, beraz, Ibarran, egun pasa eder bat egiteko eta hemengo produktuekin begiak eta barrenak gozatzeko.

 

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gutukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: